miércoles, 24 de febrero de 2010
bigarren abestirik famatuena:
Erramun martikorena
xoriei mintzo zen
Xorieri mintzo zen Mintzo zen errekari Oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri Mintzo zen haizeari Xoro batentzat zaukaten Xorieri mintzo zen Xoro batentzat zaukaten. Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan Bainan ongi bazakien zeruko seinaletan Zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan. Xorieri mintzo zen Mintzo zen errekari Oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri Mintzo zen haizeari Xoro batentzat zaukaten Xorieri mintzo zen Xoro batentzat zaukaten. Haurrek zuten Harrikatzen zahar gaztek trufatzen Etxekoek berek ongi laneko baliotzen Laneko baliotzen eta gosez pagatzen. Xorieri.. Hil da xorua bakarrik bakarrik da ehortzi Ez zeri han Kristau bat ere salbu lau hilketari Salbu lau hilketari ta apeza kantari. Xorieri... Hil hobian ezartzean haizea zen gelditu Xoriak ziren ixildu zerua zen goibeldu Zerua zen goibeldu ta jendea oroitu. Xorieri...
martes, 23 de febrero de 2010
Bere abesti famatuenak
letra:
Adiskide bat bazen
benetan bihozbera
poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari
bakardadez josia
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten
oinazez ikasia...ikasia
Non hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana. (Bis)
Hesia urraturik
libratu huen kanta
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.
Azken hatsa huela
bertsorik sakonena
inoiz esan ezin diren
estalitako hegien
oihurik bortitzena... bortitzena
Non hago....
Erramon martikorena:
Izen osoa
Erramun Martikorena
Ezizena
"Otsobi"
Jaio
1943
Baigorri (Nafarroa Beherea)
Erramun Martikorena edo "Otsobi" (Baigorri, 1943-) abeslari baxenabartarra da, musika tradizionalaren arloan.
Askoren ustez, Euskal Herriko ahotsik ederrenetakoa da. Ofizioz laboraria eta artzaina da.
2005eko azaroan azken kontzertua iragarri zuen.
Diskografia
"Baigorriko artzain laboraria" (1978).
"Otsobi" (1990).
"Primaderari" (1992).
"Olerkarien oihartzun" Bilduma, (1993).
"Aire xaharretan" (1995).
"Elorrietan loreak" (2000).
"Kantuz sortu naiz eta" (2001).
